Industriarako metal gogorreko ebaketa-erreminta bereziak fabrikatzen eta zorrozten ditugu
AFHER 1988, S.L.

SPECIAL CARBIDE CUTTING TOOLS

943 79 73 78
?

943 79 73 78
?

Afher

Familia-tradizioko enpresa izanik, Afheren hiru hamarkadatik gora daramatzagu industriako ebaketa-erreminten fabrikazioan kalitate goreneko zerbitzua eskaintzen. Hasieran industriarako ebaketa-erreminten zorrozketan espezializatu ginen. Ezagutza profesional horrek ezagutza eta esperientzia handia eman dizkigu, eta gaur garena izatea ekarri du: enpresa erreferentea ebaketa-erreminta berezien fabrikazioan.

Metal gogorreko ebaketa-erreminta bereziak neurrira fabrikatzeko zerbitzua
Industriarako ebaketa-erreminta bereziak neurrira fabrikatzen espezialistak

Gure zerbitzua beti egokitzen dugu bezero bakoitzaren premietara eta bezeroaren lan-eremura

Gure historia ezagutu

Afher proiektuaren atzean bada zalantzarik gabe gure historiaren protagonista den izen propio bat: Miguel Villar Arrokalde. Industriari buruz ikuspegi berritzailea zuen eta ekintzailea zen. 1988an jarri zuen martxan Arrasaten ebaketa bereziko erremintak zorrozteko zerbitzua ematen zuen lehenengo enpresa; halaxe sortu zen Afher. Ideia aitzindari haren bidez kalitatezko zerbitzua eta bezero bakoitzera moldatua eman nahi izan zuen, beti ebaketa-erreminta bereziekin zuen esperientzia eta ezagutza sakonean oinarrituta. Afheren hasieratik erabaki genuen azken belaunaldiko teknologian eta baliabideetan oinarritutako lan-filosofiaren aldeko apustua egitea. 1989an Michael Deckel teknologia alemaniarraren aldeko apustua egin genuen. Doitasun handiko osagai anitzeko S11 zorrozkailuak erabili genituen, eta une hartan munduko zorrozkailu unibertsal onenak ziren.

Berrikuntza beti oso gogoan izan da gure historian

Ebaketa-erreminta berezien fabrikatzaileak
Ebaketa-erreminta berezien fabrikatzaileak

Urteek aurrera egin ahala, CNC teknologia nagusitzen joan zen ekoizpenerako gure baliabideetan. HSS eta HSS Co erremintak alde batera utzi eta metal gogorreko erremintak egiten hasi ginen. 1997an zorrozketa bertikaleko 5 ardatzeko lehenengo CNC makinak sartzearen aldeko apustua egin genuen, eta profilak + helizeak + intzidentziak eta abar neurtu ahal izateko proiekzio + kamera bidezko neurketa-makinak ere sartu genituen.

Urteen joanak eta teknologia alemaniar berriak markatu dute gure garapena. 2002tik aurrera, Afheren Walter Maschinenbau GmbH teknologia alemaniarraren aldeko apustua egitea erabaki genuen 5 ardatzeko CNC makinetako erreminta-artezketaren eremuan. 2005ak garrantzia handia izan zuen gure bidean. Egungo kokapenera aldatu ginen, eta instalazio berrietan makina gehiago jarri ahal izan genituen.

Belaunaldien arteko txandak eta industriako sektore askori eskaintzen genizkien zerbitzuetan aurrera egin beharrak eman digute industriarako ebaketa-erreminten fabrikazioan eta zorrozketan espezialistak izateko aukera. Gure ibilbidea batez ere lanak, etengabeko formakuntzak eta berritzen eta abangoardia teknologikoan egoten jarraitzeko gure gaitasunak markatu dute. Gure arrakasta profesionalaren gakoak batez ere bi dira. Alde batetik, gure lantaldea, eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatearekin beti konprometituta dagoena eta etengabe prestatzen ari dena. Beste aldetik, gure instalazioak, ekoizpen-baliabideak eta bulego teknikoa, beti abangoardia teknologikoan eta edozein erronkari berme osoz aurre egiteko prest, bai zorrozketan bai industriarako ebaketa-erreminta berezien ekoizpenean.