30 urte baino gehiago daramatzagu sektorean lanean, eta horrek industriarako ebaketa-erremintak zorrozten espezialistak izateko aukera eman digu. Belaunaldien arteko txanda eta berrikuntzaren aldeko konpromiso irmoa funtsezkoak izan dira ebaketa-erreminten fabrikazioan eta birzorrozketan erreferente bihurtzeko.
Materialak eta teknika ondo ezagutzeak ebaketa-erreminten mantentze-lanak bezero bakoitzaren premietara moldatuta eta neurrira egiteko aukera ematen digu. Zure enpresak zer behar duen aztertuko dugu, eta, aholku emanez, zure lanera ongien egokituko den ebaketa-erreminta eskainiko dizugu.
Bulego teknikoa eta esperientzia handiko profesional-taldea ditugu, eta, gainera, Afheren beti abangoardia teknologikoan egotearen aldeko apustua egiten dugu ekoizpen-baliabideei dagokienez. Kontu handiz zaintzen dugu industriako erremintak zorrozteko erabiltzen dugun makineria, beti emaitzarik onenak lortzeko.